Bilduma: Juan Luis Eizagirreren Funtsa

Data: 1960-2010
Azalpena:

Juan Luis Eizagirrek inprenta izan zuen Berriatuan 1960 hamarkadatik 2000 hamarkada hasierara. Funts honetan Eizagir…

Azalpena:

Juan Luis Eizagirrek inprenta izan zuen Berriatuan 1960 hamarkadatik 2000 hamarkada hasierara. Funts honetan Eizagirre Inprentan sortutako argitalpenak, Juan Luis Eizagirrek berak Berriatuari buruz jasotako dokumentuak, eta inprenta horretako tresnak jaso dira. 

Juan Luis Eizagirre, Eizagirre Inprentaren jabea eta Berriatuko hainbat elkarteetako partaide aktiboa izan zen, tartean, Itargi Elkarteko kidea eta San Juan Kofradiako idazkaria. Funts honetan, Eizagirre Inprentako tresnak, Goikolauk jaso dituenak; inprentan sortutako dokumentuak eta papertegia; eta Jose Luis Eizagirrek berak Berriatuari buruz jasotako dokumentazioa bildu da.

Besteak beste, funts honetako bilduma ederra osatzen dute 1968tik 1997ra bitartean Eizagirre Inprentan egin ziren hainbat ekitaldietako iragarkiak edo kartelak. Berriatuan eta inguruetako herrietan antolatzen diren ekitaldien lekukoak dira. 

Goikolau Kultur Elkarteak Errenteriako Ra-Ki Historia eta Kultura Elkartearekin egindako lankidetza hitzarmenari esker, kartel bilduma hau digitalizatu eta Berriatuko Herri Ondarean argitaratu ahal izan da.

Ikusi ere:
Sortzaileak: Eizagirre, Juan Luis
Gaiak: Ofizioak
Lekua: Berriatua
Eskuratzea eta baimenak: Hezkuntza edo ikerketarako baimena, egilea eta iturria, "Berriatuko Herri Ondarea", aipatuta. Beste edozein erabilera egiteko baimena eskuratu behar da.

Argazkiak

Argitalpenak

Iragarkiak

Objetuak