Laratza datu-basea

 

Laratza datu-basea du oinarri Berriatuko Herri Ondarea Internet atariak.

Goikolau Kultur Elkartearen ondare inguruko jakintza eta esperientziarekin, ondarearen dokumentazioan eta datu baseen garapenean aditua den Nere Erkiagaren aholkularitza eta diseinuarekin eta Codesyntax enpresaren jakintza teknologikoarekin garatu da Laratza datu-basea.

Edukia hainbat hizkuntzetan kudeatu eta argitaratzeko aukera ematen duen erreminta da Laratza datu-basea eta ondare-elementuen katalogazio eta argitalpenak eragiten dituzten zailtasun eta konplexutasunak menderatzen ditu, erabiltzaileentzat informazio guztia modu erraz eta ulergarrian eskuragarri jarriz.

Berriatuko herri ondareari buruzko informazioa eta dokumentu guztiak Interneten modu eraginkor batean jartzeko helburuarekin sortuta dagoen arren, beste herrietan ondarearen inguruan jaso den lan handia erakusteko tresna izan daiteke.

Laratza datu-baseari buruz informazioa nahi izanez gero, idatzi laratza.datubasea@gmail.com edo deitu +34 644 126 091 telefonora.