Parte hartu

"Berriatuko Herri Ondarea" etengabe eraikitzen ari den gune bat da. Goikolau Kultur Elkartea etengabe elikatzen joango da bertako edukia, herriko elkarte eta herritarren laguntzarekin. Fitxa bakoitza ezagutza ale bat da, osatzen eta aberasten joango dena.

Zelan parte hartu dezakezu?

  • Fitxek eskaintzen duten informazioa osatuaz

  • Argazkiak identifikatuaz

  • Dokumentazio dohaintzak eginda:
    Goikolau Kultur Elkarteak herriaren ondarea osatzeko ikerketak eta hainbat ekintza antolatzen ditu, eta tartean herritarrek egindako dokumentazio dohaintzak ere jasotzen ditu. Dokumentazio hau ondo identifikatuta eta argitaratzeko moduan egon behar da.

  • Goikolau Kultur Elkartearen bazkide eginda:
    Egitasmo hau gure bazkideei esker eraman ahal dugu aurrera. Urtean kuota xume batengatik, herri ondarearen alde utzi ezazu zure alea! Bazkide egiteko formularioa hemen aurkituko duzu.

Informazio gehiago behar izanez gero, erabil formulario hau edo idatzi goikolau@gmail.com helbidera ardura barik.

Eskerrik asko zure parte hartzeagatik!