Funts honetan Eizagirre Inprentan sortutako argitalpenak, Juan Luis Eizagirrek berak Berriatuari buruz jasotako dokumentuak, eta inprenta horretako tresnak jaso dira.
Berriatuko Herri Ondarean hainbat fitxa daude, arrazoi ezberdinengatik, interneten argitaratu ezin direnak eta herritarrentzat eskuragarri daudenak: baserriak, argazkiak, grabazioak, eta bestelako dokumentuak. Eskatu zure pasahitza Goikolau Elkartean!
Ra-Ki Kultura eta Historia Elkarteak eta Goikolau Kultur Elkarteak sinatutako hitzarmenari esker, Eizagirre Funtseko kartelak eta Urepel Aldizkariaren ale zaharrenak digitalizatu eta argitaratu ahal izan ditugu
Urepel Aldizkaria 2001 eta 2008 bitartean argitaratu zen. Aldizkaria egin zuen elkartearen funtsa jaso zuen Goikolau Kultur Elkarteak eta orain aldizkariaren ale guztiak daude eskura.