Gaia: Historiaurreko bizitza Berriatuan

Azalpena

Berriatuak historiaurreko Kultura-Ondare garrantzitsu eta esanguratsua du, eta Bizkaiko lurraldean nabarmentzen da. …

Azalpena

Berriatuak historiaurreko Kultura-Ondare garrantzitsu eta esanguratsua du, eta Bizkaiko lurraldean nabarmentzen da. Kopuru aldetik, Berriatuan historiaurreko aztarnak dituzten lau kobazulo baino ez izan arren, arrazoi ezberdinengatik nabarmentzen dira. Horietako batzuk azalduko ditugu.

1) Berriatuak kronologia paleolitikoko labar artearekin apainduriko bi kobazulo ditu: Atxurra eta Goikolau. Bizkaiko 16 haitzulo apainduen artean, udalerri bakarra dago, hiru haitzulo zenbatzen dituena (Karrantza); eta hiru udalerrik bi haitzulo dituzte (Berriatua, Kortezubi eta Lekeitio).

2) Bi horien artean, Atxurra kobak Euskal Autonomia Erkidegoko animalia-irudi gehien dituen multzo parietala hartzen du. Grabatua da teknikarik erabiliena, baina ikatz eta okre gorriz egindako pintura beltzen erabilera ere dokumentatzen da.

3) Goikolauko nekropolian aurkitutako ostilamendua oso ikusgarria da. Duela 4400 urte Zamorako meatze-ustiategi batzuetatik, Palazuelo de las Cuevasetik, 340 km ingurura iritsi zen variscitazko lepoko ale multzoa nabarmentzen da, kolore berdeko aluminiozko fosfatoa.

Kantauri aldean egindako berebiziko garrantzia duen arkikuntza da, 157 ale biltzen baititu. Alderatze-datu gisa, variscitarekin egindako apaingarriak dituzten Avila, Salamanca, Segovia, Valladolid eta Zamorako probintzietako 30 aztarnategi arkeologikoetatik hiruk baino ez dituzte 50 variscita ale baino gehiago.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Argitalpenak

Dokumentuak

Objetuak