Gaia: Proba mundua Berriatuan
Proba munduak kostaldeko herrietan indar handia izan du. Baserri-herrietan, eta baita itsas-herrietan ere, oraintsur…
Proba munduak kostaldeko herrietan indar handia izan du. Baserri-herrietan, eta baita itsas-herrietan ere, oraintsura arte probazaletasuna handia izan da. Baserri munduarekin lotu arren maiz, zaletasun honek itsasoarekin zerikusi handiagoa dela uste da, ontzioletarako mastak eta itsasontzien bestelako piezak egiteko behi-buztarriekin eramaten baitziren zuhaitzak.
Berriatuan proba munduak pisu handia izan du eta hala da orain ere. Esaterako, Euskal Herriko proba munduaren historia jorratzen duen "Deporte rural 1956-1990" liburuko 211 orrialdetan berriatuarren 400 aipamen inguru daude. Eta Berriatuko Probazaleak taldea ere sortu da azken urteotan, gizon eta emakumez osatuta.
Goikolau Kultur Elkarteak 2016an erakusketa antolatu zuen eta bideo elkarrizketak grabatu herriko proba munduko hainbat eragilei. Jasotako materialaren artean, 1939koa zen erakusketan ikusgai dagoen argazkirik zaharrena, Ondarroako portuan idi-buztarriak mastak egiteko zuhaitzak eramaten zeudena; eta irabazitako manta zaharrena, 1952. urtekoa.