Gaia: Olak

Azalpena

Antzinako euskal burdinolak, haizeolak edo agorrolak izenekoak, 2 edo 3 metroko altuerako labe txiki batzuk ziren, k…

Azalpena

Antzinako euskal burdinolak, haizeolak edo agorrolak izenekoak, 2 edo 3 metroko altuerako labe txiki batzuk ziren, kasu batzuetan erdi lurperatuak, metro bat inguruko diametroa zutenak. Labe horietan, egur-ikatzaren eta burdin-oxido mineralaren geruzak txandatuz jartzen ziren eta, aire-korronte batek elikatutako suaren eraginez, metala erredukzioz lortzen zen. 

Baina XIII. mende inguruan hasi zen Euskal Herrian berpizkunde metalurgikoa, prozesuari indar hidraulikoa aplikatzearen ondorioz. Burdinola hidrauliko berriak, zeharrolak, beren harlangaitzezko obra, presa, ubide, antepara, gabia eta gailu mekanikoekin, gure ibaien ertzetan instalatuz joango dira. Aurrerantzean, burdinoletako hauspoei eta gabiei gurpil handi batzuen bidez eragingo zaie. Gurpil horiek behar bezala bideratutako eta giza eskuak zuzendutako uraren eraginez mugitzen dira. 

Jarduera horrek euskal erakundeen laguntza eta babesa osoa izan zuen. Bizkaian, 1440an egindako Gernikako Batzar Nagusian, Jaurerriko burdinolak hobeto gobernatzeko eta bizirauteko ordenantzak ezarri ziren. 

Hainbat mendetako ekoizpenaren gorakadaren ondoren, XIX. mendean zehar burdinolak desagertzen hasi ziren, eta mendea amaitu baino lehen ia ez zen burdinolarik funtzionamenduan geratzen.

Wikipedian:
Erabilitako iturriak/Ikus ere:

Argazkiak