Gaia: Andabideak eta andarriak

Azalpena

Gure herrietan bide berezi batzuk izan dira hildakoaren gorpua, anda gainean eta gurutze bat aurretik, hiletxetik el…

Azalpena

Gure herrietan bide berezi batzuk izan dira hildakoaren gorpua, anda gainean eta gurutze bat aurretik, hiletxetik elizaraino edota hilerriraino eramateko. Euskaraz hainbat izenez ezagutzen dira; hala nola, andabideak, gorpuzbideak, guruzbideak, edota hilbideak. 

Andabide-trazaduraren zati bat auzo-bideekin, herribideekin edo gurdibideekin bat etor zitekeen arren, andabide-zatien edo tarteen aparteko izaera bereizteko eta zaintzeko, itxi egiten zen bidearen erdian jarritako mugarri batekin, gurdiak edo hileta-segizioak ez ziren beste garraio mota batzuk igaro ez zitezen. 

Bide hauen mantenua aldian behin, edo auzunean heriotza bat gertatzen zenean, garbitzen eta konpontzen zituzten auzotarren ardurapean zegoen. 

Oro har, bide horien trazadura ez da aldatu denboran zehar, eta errespetu handikotzat jo izan dira. Ibilbidea aldatuz gero, tarte bat zeharka ezina zelako edo beste arrazoi batzuengatik, gorpuaren, segizioaren buru zen gurutzearen edo hileta-segizioaren beraren igarotzeak zorbidea  sortzen zuen. Premia larriko kasuetan, hau da, trazadura aldatzera behartuta bazeuden, ordea, ohiturazko formulak zeuden, bide-zortasun hori sortzea eragozten zutenak. Kasu batzuetan, hileta-segizioa zuzentzen zuen apaizak berak eskatu behar zion pasatzeko baimena lursailaren jabeari, eta jabeak, baimena ematen bazuen ere, argi utzi behar zuen "behin bakarrik" egiten zuela, eta horrek ez zuela inolako zortasunik ekarriko aurrerantzean.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: