Gaia: Kanpai deiak

Azalpena

Kanpaiak ziren Euskal Herriko landa komunitateetako kideen ohiko komunikabide. Kanpai-hots bakoitzak bere esangura d…

Azalpena

Kanpaiak ziren Euskal Herriko landa komunitateetako kideen ohiko komunikabide. Kanpai-hots bakoitzak bere esangura du eta dozena bat dei mota baino gehiago zeuden, jotzeko arrazoiaren arabera. 

Egunean zehar hiru kanpai-dei finkoak izaten ziren: arrikanpaiak edo albakoak, egunsentian; angelusekoak eguerdian; eta abemarietakoak iluntzean. Kanpai-hotsen bidez elizkizunetara eta batzarrera deitzen, ospakizunak zein heriotzak iragartzen, suteei buruzko alarma pizten zein ekaitzak uxatzen zituzten. 

Nolanahi ere, garrantzi berezia hartzen zuen kanpai-deiak, tokadak, komunitateko kideren baten heriotza dela eta egiten zenean. Heriotza jakinarazteaz gain, hildakoa haur edo heldu bat edota gizonezkoa ala andrazkoa zen adierazten zuten, baita hildakoa apaiza bazen ere. Hori, kanpaikaden, errepiken, edota kanpai-serie desberdinen bitartez egiten zen. Haurren kasuan, kanpai txikiagoa edo “txiline” erabiltzen zen. Helduenean, ostera, hil-kanpaiak amaitzean bi kanpai nagusiak ia batera jotzen ziren, “dan-den”, hirukoitza gizonezkoari eta bikoitza andrazkoari. Parrokiako tokadetatik aparte, hildakoaren auzuneko ermitako kanpaiak ere jotzen ziren: lehenengo heriotzaren abisua emateko, gero arrasti-iluntzean errosarioa errezatzeko eta hileta-segizioa abiatzerakoan ere bai. 

Kanpai deiak herri batetik bestera aldatu ahal izan diren arren, gehienetan, bi kanpai erabili ohi ziren, batzuetan txandaka eta beste batzuetan aldi berean jotzen zirenak, herri bakoitzeko erritmoen arabera.

Grabazioak