Gaia: Ganadua babesteko ermandadeak

Azalpena

Bizkaiko ia herri guztietan egon dira ermandadeak izeneko ganadu-aseguruen elkarteak aseguratutako abelbururen baten…

Azalpena

Bizkaiko ia herri guztietan egon dira ermandadeak izeneko ganadu-aseguruen elkarteak aseguratutako abelbururen baten istripu, gaixotasun edo heriotza gertatuz gero, jabeari ekonomikoki konpentsatzeko helburuz sortuak. 

Ermandadeko kide izateko, maiordomoek abereak aztertu eta tasatu ondoren, datuak elkartearen liburuan jasotzen ziren, inskribatu gabeko abelburuek ez baitzuten aseguruaren onuran parte hartzen. Ermandadea, bere maiordomoek ordua eta lekua adieraziz deitzen zuten guztietan, eta urtero behin ezinbestean, bere bilera orokorrean biltzen zen: Nahitaezkoa zen elkartekide guztiak modu horretan deitzen den bilerara joatea. 

Jabeak, ganadua behar bezala zaintzeko konpromisoa hartzen zuen, eta abelbururen bat gaixotu bezain laster, maiordomoei eman behar zien horren berri, eta berehala albaitari bati deitu. Aseguratutako abelbururen bat saldu edo trukatzen zuenean maiordomoei jakinarazi behar zien. Gauza bera abere berri bat erositakoan ere, haren tasazioa egin ondoren, ermandadean aseguratua gera zedin; inskribatzeko asmorik ez bazuten ere, berdin eman behar zuen erosketaren berri, gaixotasun kutsakorrik ez zekarrela ondo ziurtatzeko. Aseguratutako ganaduren bat hil, galdu edo istripuren bat gertatzen bazitzaion, jabeak balio tasatuaren zenbateko osoa jasotzen zuen,  beti ere, modu sinesgarrian frogatzen bazuen gertatutakoa.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: