Gaia: Serorak eta serotetxeak
Herrietako eliza edo ermiten zaintzaz eta kultu sakratuetarako behar zen guztia prestatzeaz arduratzen ziren emakume…
Herrietako eliza edo ermiten zaintzaz eta kultu sakratuetarako behar zen guztia prestatzeaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak.
Ez da zehatz-mehatz ezagutzen ez jatorria ez antzinatasuna, baina Euskal Herrian emakume-irudi hori XIII. mendera arteko dokumentuetan agertzen da jada, baina hainbat izendapen ditu: serora edo sorora, freila, benoîte, benedicta, beata eta benita.
Horrez gain, komunitate jakin bateko pertsonen bizi-zikloaren une garrantzitsuetan (jaiotza eta heriotza, esaterako) laguntza emateko andere-serorek egiten zuten gizarte-lanari buruzko datuak ere badaude, gaixotasun-uneetan egiten zuten ekarpena ahaztu gabe, baita belaunaldi berrien heziketan ere, irakurtzen eta idazten irakatsiz edota gazteenei dotrina irakatsiz.
Euskal Herrian, bere sustraitze eta onarpenagatik, praktikan erakunde honek XX. mendearen bigarren erdira arte iraun zuen, nahiz eta XVIII. mendetik aurrera funtzio erabat murriztuak izan. Urteak igaro ahala, kargu honetako zeregin asko, kasu askotan, sakristauaren esku geratu ziren; horregatik, leku batzuetan seroraren figura andere-sakristauarena bezala ulertzen da, edota sakristauaren emaztearena bezala ere bai.
Beren aztarnak presente daude oraindik hainbat herritako paisaian: serotetexak dira horren adibide. Berriatuan bertan, hor ditugu Gardotzako Andre Mari eta Asterrikako San Lorentzo ermiten ondokoak, baita Madalena ermitari erantsitakoa ere.