Gaia: Gurdibideak

Azalpena

Gurdiek pasatzeko berariaz prestatutako bide publikoak ziren: 

Nahiz eta behiek edo idiek tiratutako gu…

Azalpena

Gurdiek pasatzeko berariaz prestatutako bide publikoak ziren: 

Nahiz eta behiek edo idiek tiratutako gurdiaren erabilera Euskal Herrian aspaldiko garaietatik datorren, badirudi gurdia baino lehenagoko garraiobide baten bilakaera dela, lera edo narra, zeini gurpilak gehitu zaizkion. 

Lehenengo gurdiak zurezkoak ziren erabat, zurezko gurpil trinkoekin eta erradiorik gabe, eta galtzada arruntetatik ibiltzen ziren. XVI-XVII. mendeetatik aurrera, gurpilei burdinazko ugalak eta material bereko bi errefortzu jarri zitzaizkien, gero eta estuago eta zorrotzago bihurtuz gurpilak. Orduan hasten da galtzada arruntetatik igarotzea eragozten, galtzada horien erdian jarritako pontoien bidez, harriztatutako zorua kaltetzen zutela eta. Galtzada horietako batzuetan, oraindik ere ikus ditzakegu zoladurako kareharrizko lauza handietan eragiten zituzten gurtarrastoak. Gatazkak hasi ziren, garai hartan etengabe garraiatzen baitzen burdin minerala idiek tiratutako gurdietan, lehorreratze-portuetatik barrualdeko burdinoletaraino, burdinola horien ekoizpenaren goraldi betean. 

Irtenbidea gurdien joan-etorrietarako berariazko bideak irekitzean sortu zen. Bide horiek, harriztatuta ez zeudenez, sarritan lokaztuta egoten ziren, batez ere negu eta euri garaian. Hori dela eta, ohikoa zen gurdibidearen kaxaren ondoan, eta maila altuxeago batean, muna-magalean bertan landutako estrata edo bide estu bat jartzea, eta hortik ibiltzen ziren gurdizainak, lokaztutako gurdibidetik ibili beharrik ez izateko.

Wikipedian:
Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: