Gaia: Karobiak

Azalpena

Kareharria egosiz karea egiteko erabiltzen ziren labeak dira karobiak. 

Aspalditik ezagutu da gurean ka…

Azalpena

Kareharria egosiz karea egiteko erabiltzen ziren labeak dira karobiak. 

Aspalditik ezagutu da gurean karearen erabilera. Eraikuntzan, esaterako, lurraz eta uraz nahastuz etxe-paretak eraikitzeko morteroa lortzeko eta baserrietako hormak zuritzeko erabiltzen zen. Baita abeltzaintzan ere, kortak eta ganaduen zauriak desinfektatzeko. Halere, bere erabilera nagusiena laborantzan izan zuen soroetako ongarri bezala eta koko edo harren kontra erabiltzen baitzen. 

Karobi mota desberdinak zeuden arren, beti malda handiko leku bat hautatzen zen hauek eraikitzeko, inguruan harri eta egur ugari zituena. 

Zaharrena eta eraikuntzari dagokionez sinpleena, baso-karobia edo karobizuloa, lurrean induskatutako zulo bat izaten zen, 3 m altuera eta 2 m diametroa zuena, gutxi gora-behera. Barruko hormak lurrezkoak zirenez, pizte bakoitzaren aurretik lokatzez eta buztinez zarpiatu behar ziren. 

Berriagoa da karobi frantsesa deritzona, malda aprobetxatuz harriz eraikitakoa eta, barruan, 4-5 m inguru garai eta 120-140 cm zabal duen labe zilindriko bat gordetzen duena. 

Erregaitzat erabiltzen diren oteaz eta zuhaitz adarrez betetzen da, gero, gainean, kareharri geruza bat jarri eta sua ematen zaio. Harria errez kare bihurtzen da eta karea egin ahala, egur eta kareharriz kargatzen da karobia, hainbat egunez piztuta mantenduz, sortu beharreko kare kantitatea lortu arte. 

Abonu kimiko eta porlana zein karea ekoizteko metodo industrialekin lehiatu ezinda, bertan behera utziak izaten hasi ziren XX. mendearen erditik aurrera.

Wikipedian:
Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: