Gaia: Suaro. Suteen aurkako ermandadea

Azalpena

Baserri-jabeek osatutako elkarte-mota horren xedea zen bazkide oro aldi berean aseguratzaile eta aseguratua izatea, …

Azalpena

Baserri-jabeek osatutako elkarte-mota horren xedea zen bazkide oro aldi berean aseguratzaile eta aseguratua izatea, elkarren arteko bermea emateko eta sutearen ondorioz sor zitezkeen noizbehinkako kalte-galeren elkarrekiko ziurtasuna izateko, eta, ahal zen neurrian, sutearen ondorio lazgarriak saihesteko. 

Kontu handiz bete eta gorde beharreko estatutu idatziak eta erregistro-liburuak zituzten, eta zeregin horri maiordomoaren ardura zen. Elkarteak bere ohiko batzarra  egiten zuten urtero, baina urtean zehar ustekabeko istripuren bat gertatuz gero, ezohiko batzarrerako deia egiten zen. 

Bazkide gisa sartu aurretik, etxeak tasazioa egiten zen unean zuten benetako balioaren arabera baloratzen ziren, eta horren arabera ezartzen zen ordaintzea zegokion kuota. 

Ezbeharrik gertatu ezkero, erabatekoa zenean, tasatutakoaren zenbateko osoa berreskuratzen zen, inolako beherapenik gabe, beti ere jabeak etxea berriro altxatzen bazuen; ezbehar partziala zenean, batzarrak tasatzen zituen izandako kalteak. Etxe-eraikinak balioesteko peritu-batzorde bat zegoen, hargin batek, arotz batek eta jabe batek osatua. 

Elkartetik jasotakoaz gain, eskualde batzuetan ohikoa zen erretako etxearen jabeak laguntza osagarria eskatzea beste auzune edo herri batzuetako senideei eta bizilagunei ("etxe-erreena batzea"). 

Askotan, elkartearen estatutuetan bertan, suteak ahal den neurrian saihesteko prebentzio-neurri batzuk ezartzen ziren, eta horiek betetzen zirela gertutik zaintzen zuten maiordomoek.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: