Herri bat gara: Goikolau 2014-2020
Herri bat gara izenburuarekin Goikolau Kultur Elkarteak 2014-2020 bitartean egindako laburpen bideoa.
…
Herri bat gara izenburuarekin Goikolau Kultur Elkarteak 2014-2020 bitartean egindako laburpen bideoa.
Testua:
Atxurratik - Legarregira.
Lamiñatik – Txindurrira.
Goikolautik – Kalamendira.
Artibai, Olabe, Ugaitz, Malloerreka.
Madalena – Milloi - Asterrika.
Edarra zara BERRITXU!
Herri guztia alaitu asmoz,
soinu pandero ta kantuz.
Mugartegi, Azpillaga, Altxu… suak bizirik dirau.
Ohitura zaharrak, indar berrituz.
Zenbat altxor, zenbat ikasgai.
Herritar famatu, artista, Berritxuren enbaxadore.
Jasotakoa Goikolau aretoaren ikusgai.
Baso bat gara, pertsona desberdinez osatutako baso bizi eta koloretsu bat.
Basoak landuz, paisaia zainduz!
Antzubixe, Etxepintxu, Maitena…
Zenbat ezkutuko lan
Txindurri mordoa martxan
Zenbat merezimendu
Zelan ez zoriondu!
Auzolana da gure jaia!
Une gogor zein gozoetan
Elkar hartuta egiten dogu aurrera
Jaiak batzen gaitu, Alaitu
Irudiz irudi; historia jasoten, historia egiten.
Ofizioak afizio, indartsu, fin eta argi, puntu-puntuan, antolatuta, plazetan dantzari.
Laguntzaileok, zuoi eskerrak gara garena. Goikolautarrok, berritxuarrok...
HERRI BAT GARA!
Beti dago zer ikusia, zer entzuna eta zer ikasia.
Danok behar zaitugu!
Izan bazkide!