Kanpai deiak eta kofradiak: dokumentala
2018. urtean Berriatuko kanpai joleekin egindako dokumentala. Kanpai dei desberdinak jasotzen dira bideoan eta eliza…
2018. urtean Berriatuko kanpai joleekin egindako dokumentala. Kanpai dei desberdinak jasotzen dira bideoan eta eliza nagusiko eta herriko ermita desberdinetan egin ziren grabazioak.
Kanpai deiek esangura ugari dituzte. Berriatuan kanpaiak jotzeko ardura duten herritarrak eta kofradia ezberdinetako kideak elkarrizketatu dira dokumental honetan, kanpai deiak ezagutzeko. Berriatuko San Pedro elizan eta herriko hainbat ermitetan egin dira elkarrizketak. Kanpai dei ezberdinak ere grabatu dira:
Angelusa
Aramaitxeku
Arimena
Emakumearen hil kanpaia
Gizonaren hil kanpaia
Abadearen eta Aita santuaren hil kanpaia
Aingeru kanpaia
Su kanpaia
Prozesio eta jai kanpaia
Berriatuko ermitak eta kofradiak hauek dira:
- Aita Kurutz ermita eta kofradia (Erribera auzoan)
- Andra Mari Gardotzako ermita eta kofradia (Asterrika auzoan)
- Madalenako ermita eta kofradia (Madalena auzoan)
- San Antolin ermita eta kofradia (Mereludi auzoan)
- San Juan ermita eta kofradia (Erribera auzoan)
- San Lorentzo ermita eta kofradia (Asterrika auzoan)
- Santa Kurutz ermita (Madalena auzoan)