Lekua: Laminak II koba

Mota: Kobazuloa
Azalpena:

Laminak II haitzuloa koba txiki bat da, 10,80 metroko sakonerakoa, Zulueta ibaitik, Lea ibaiaren ibaiadarretik, metr…

Azalpena:

Laminak II haitzuloa koba txiki bat da, 10,80 metroko sakonerakoa, Zulueta ibaitik, Lea ibaiaren ibaiadarretik, metro gutxira dagoena. Kobak ez du babes edo itxitura sistemarik, nahiz eta aztarnategi arkeologikoa agortuta egon.

1987. urtearen erdialdean, E. Berganza eta J.L. Arribas arkeologoei jakinarazi zitzaien Laminak II kobakotxoan baimenik gabeko indusketak egiten ari zirela. Gaia kudeatu ondoren, bildutako material arkeologikoak Bilboko Euskal Museoari eman zitzaizkion. Eta 1987 eta 1988 urteetan, arkeologo hauek kobazuloaren sakonean gordetako lekukoak induskatu zituzten.

Indusketari esker, Madeleine aldiko amaierako eta Aziliar garaiko okupazioak izan zirela zehaztu ahal izan zen, azken glaziazioaren eta Holozenoko girotze klimatikoaren hasieraren arteko aldaketarekin bat eginez. Azken Madeleine aldian, gaur egun baino 14500 eta 13000 urte lehenago, giza okupazioen sare garrantzitsua egon zen Gazteluko Atxa mendiaren hego-mendebaldeko hegalaren inguruan, guztiak, Goikolau izan ezik, Zulueta ibaitik gertu.

Erabilitako iturriak/Ikus ere:
Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argitalpenak

Objetuak