Lekua: Errege bidea
Mota: Bidea
Data: 1526
Azalpena:
1526ko Bizkaiko foru berriaren aginduz eraiki ziren erregebideak. Berriatuak, bera zeharkatzen duten biak eraiki beh…
Azalpena:
1526ko Bizkaiko foru berriaren aginduz eraiki ziren erregebideak. Berriatuak, bera zeharkatzen duten biak eraiki behar izan zituen. Ondarroa Xemeinekin lotzeko, Santana baserritik Egirainoko zatia eta kostaldean Lekeitio eta Ondarroa lotzeko, Galtzuarandik ia Baurdorainoko zatia eraikitzea tokatu zitzaion. Agindutako zabalera errespetatuz, konponketekin eta egokitzapenekin arduratu zen.
1818an, Aranzibia eta Olalde auzotik errekondoz errekondo oraindik erabilgarri dagoen errege bide zatia Gardotzan gora Azkartzegitik Urepelandan zehar bideratzea erabaki zen.