Lekua: Madalena auzoa
Madalena auzoak Berriatuko erdi guneko Erribera izan ezik Artibai ibaiaren ekialde eta mendebalde osoa hartzen ditu.…
Madalena auzoak Berriatuko erdi guneko Erribera izan ezik Artibai ibaiaren ekialde eta mendebalde osoa hartzen ditu.
Ekialdean Mutriku dago, urmugak agintzen du muga lerroa. Eki-mendebaldean Xemein du mugakide. Eremu zabal horren barruan uharte bat zegoen.
1327an, Ondarroako hiribildua sortu zenean, Gorozika jabe batena zen eta berak Ondarroako gizaseme frankoa izatea erabaki zuen. Gorozikako San Juan ermita ere Ondarroako elizbarrutiaren menpe geratu zen. Errenteria auzoko ekialdeko lurrak ere hiribilduaren esku geratu ziren.
Madalenako ermita, sarnaputzua, kurutzea, dozenerdi korta, Obekola auzoa, Aranzibia dorrea (bere errota, Ola teileri eta guzti), bere magalean hartzen ditu. Baita herriko ur-hartune sarea, Gardotzako Industrialdea (Berriatuak daukan handiena), Ondarroako ur-hartune bat, Mizpileiko tunela…) ere.
Herriko gailur garaiena, Legarmendi (374m) eta Txindurrimendi (279m) Madalena auzoaren lurretan daude, eta bietan 1936ko gudako lubaki aztarnak daude.
1969tik 1983ra Berriatua Ondarroaren menpe geratu zen. Banatzerako orduan, Ondarroan, Artibai itsasadarretik ekialdera herria bera jotzen dagoen auzoa, hondartza eta Gorozikako guneko lur saila Ondarroaren esku geratu ziren. Aldiz, Mereludi auzoko hiru Aizmendiak Berriatura pasatu ziren.