Lekua: Mereludi auzoa
Mereludi, Miloi edo Barkera, Artibai ibaitik mendebaldera dagoen auzoa da, Amoroto eta Xemeinekin mugakidea dena. Er…
Mereludi, Miloi edo Barkera, Artibai ibaitik mendebaldera dagoen auzoa da, Amoroto eta Xemeinekin mugakidea dena. Erriberako herrigunea izan ezik, Artibai errekatik hasita mendebalde osoa hartzen du. Elizburu auzoa bere mendebaldean dago, bertan hainbat kobazulo aurkitzen direlarik.
1327an, Ondarroako hiribildua sortu zenean, Aizmendi deituriko hiru baserriak Ondarroaren esku geratu ziren. 1969tik 1983ra bitartean, Berriatua Ondarroaren menpe egon zen. 1983an, banaketa heldu zenean, hiru Aizmendiak berriro ere Berriatuaren menpe geratu ziren.
Milloi edo Mereludi auzoan daude Lamiak I eta II, Atxurra, Goikolau kobazuloak, hiruzpalau korta, Andonegiko dorrea, Andonegiko errota, Andonegiko ola eta San Antolin ermita bere Serotetxea eta batzar-tokiarekin.
1926an jasotako eskoletxea Milloi izeneko baserri ondoan dago, ermitatik hurbil.
Ateun Behekoa eta Ateun Goikoa, udalez Markina-Xemein izan arren, eta Amorotoko Ikaran Errota eta Beheko Errota Amorotokoak izan arren, Berriatuko Elizbarrutikoak dira, Kofradiakoak gainera.