Lekua: Asterrikako eskoletxea

Mota: Hezkuntza zentroa
Data: 1925
Azalpena:

Foru Aldundiak, 1919tik aurrera, 125 auzo eskola sortu zituen Bizkaian, eta Asterrikakoak 63 zenbakia dauka. 1925ean…

Azalpena:

Foru Aldundiak, 1919tik aurrera, 125 auzo eskola sortu zituen Bizkaian, eta Asterrikakoak 63 zenbakia dauka. 1925ean inauguratua da.

Oina lauki zuzena da, eta hego-ekialdeko fatxadan ikasgelara ematen duten leiho bi eta ateak ditu. Ipar-ekialdeko fatxadan itsasoari begira beste leiho bi ditu. Ikasgelak okupatzen zuen leku gehiena, eta alboan sukaldea zeukan. Kanpoaldean hego-mendebaldeko fatxadan, eraikin nagusiaren kontra, komunak ditu.

Gaur egun Udalaren esku dago eta Asterrikako auzo-etxea da.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Grabazioak