Lekua: Hilerria

Mota: Gunea
Data: 1889
Azalpena:

Mendeetan zehar eliza barruan hilobiratzen zen, baina osasun arazoengatik XVIII. mendean hilobiak eleizatik ateratze…

Azalpena:

Mendeetan zehar eliza barruan hilobiratzen zen, baina osasun arazoengatik XVIII. mendean hilobiak eleizatik ateratzeko arauak sortu ziren. Berriatuan, hilobiak elizatik kanpora ateratzea erabaki zenean, eliz ondoan bertan jarri zuten hilerria, gaur egun bolatokia dagon landatxoan. 

Txikiegi geratu eta udalak 1889. urtean lurrak erosi eta berria eraiki zuen Epermendi tontorrean, elizatik 400 metrora, orain dagon lekuan. Ate buruan dagoen harrizko gurutzez errematatutako inskripzioak hau dio:
PATER NOSTER
ZU ORAIN ZARIANA IZAN BAGUINAN GU
GU ORAIN GARIANA
VENTURAZ VIGARUZ
AÑO 1889

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: