Lekua: Herriko pilotalekua

Mota: Gunea
Data: 1933
Azalpena:

Herriko pilotalekua Erribera auzoan dago, herriko plazan. 1933an jasoa da

Herriko pilotaleku zaharra, XX. me…

Azalpena:

Herriko pilotalekua Erribera auzoan dago, herriko plazan. 1933an jasoa da

Herriko pilotaleku zaharra, XX. mende hasieran eraikitakoa, egungo kioskoa dagoen inguruan zegoen eta frontoiaren aurrealdeak udalaren aurpegia estaltzen zuen.

Udalbatzaren kolorea aldatu zenean, bota egin zuten eta gaur ezagutzen duguna eraiki zuten 1933. urtean. Mendiari lurra auzolanean kendu eta herriko enparantzari itxura egokiagoa eman zioten. 

Aurrealdeko buruan gazteleraz "Fronton municipal año 1933" jartzen du eta euskaraz bere alboan "Herriko pelotatokia urtea 1933". 1936ko gerratean, frankistak euskarazko inskripzioa zizelkatuz kendu zuten. Gaur egun konponduta dago.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Iragarkiak