Lekua: Mauzulo

Mota: Natur-gunea
Azalpena:

Mauzulo, Maozulo. Herri gunetik begiratuta hego-ekialdera dagoen Urremendi deitzen zaion mendi lepoan agertzen den z…

Azalpena:

Mauzulo, Maozulo. Herri gunetik begiratuta hego-ekialdera dagoen Urremendi deitzen zaion mendi lepoan agertzen den zuloari deitzen zaio Mauzulo. 

Ahoz aho jasotako kondairatik datorkio izena. Maruak, Mauak, bertan urpean bizi den begi bakarreko jendea dira, batzuk begi bikoa esaten dute, baina gauza dirdiratsuak jaso eta gordetzea gustuko dutenak, gautiarrak dira, egunez ez dira ikusten. Lurpean, urre eta zilarrezko altxorra gordeta omen dute.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: