Lekua: Legarmendiko lubakiak
Mota: Natur-gunea
Data: 1936
Azalpena:
Legarmendiko lubakiak izen bereko mendi tontorrean (374m), Madalena auzoan daude, eta 1936ko gerran egindako lubakia…
Azalpena:
Legarmendiko lubakiak izen bereko mendi tontorrean (374m), Madalena auzoan daude, eta 1936ko gerran egindako lubakiak dira. 1936ko urrian izan ziren borroka egun gogorrak. Frankistak gotortu ziren bertan errepublikarren erasoaren aurrean. Aurrez aurre Kalamendi tontorrean errepublikarren lubakiak zeuden. Elkarri tiroka elkarren indarrak neurtzen aritzen ziren, noizbehinka herrira ere jaisten omen ziren bai alde batekoak zein bestekoak.