Lekua: Matxienea
Gaur egun eraitsita dago. Matxienea, lau uretara teilatua zeukan etxaldea zen, sarrera errepidera begira zuen, ingur…
Gaur egun eraitsita dago. Matxienea, lau uretara teilatua zeukan etxaldea zen, sarrera errepidera begira zuen, inguruan ortua, ortuaren alde batek herriko plazara ematen zuen. Plaza aldera begira, beste etxe bat ere bazuen, ur bitarako teilatuarekin.
Matxienea, denda eta taberna izan zen urte luzez. Gillermo Urresti, ondarrutarra, eta Bentura Goiogana, berriatuarra, ziren bertako jabeak. Kasadua edo Kauenea baserriko jabeak ere baziren. Etxe nagusian, taberna eta denda zeuden, janaria, jantziak eta baserriko tresnak saltzen ziren bertan. Plazara begirako etxean gordetzen zituzten ongarria, pentsua, lastoa eta baserrietarako tresneria.
Gillermo, Errepublika garaian Berriatuko EAJko lehendakaria izan zen. Gerra denboran, Berriatuko batzokiko lehendakaria izan zen eta baita Berriatuko Errepublikaren aldeko Batzordearen buruetariko bat ere. Gerra ostean hainbat kartzelatan egon zen, eta ondoren ere jazarpen ugari pasatu behar izan zituen.
Herritar askori lagundutakoak dira Gillermo eta Bentura.
Matxienea etxea gerra denboran kartzela-etxe ere izan zen.