Lekua: Udaletxea
Berriatuko udaletxea herriko plazan dago, Erribera auzoan.
Udaletxe zaharra gaur egun Muska kioskoa da…
Berriatuko udaletxea herriko plazan dago, Erribera auzoan.
Udaletxe zaharra gaur egun Muska kioskoa dagon lekuan zegoen. Lau uretarako teilatupe karratua zuen, lehen solairuan udaletxea, eta kanpotik zituen harmailetatik zeukan sarrera eta behean San Gregorio ermita. Ezkerraldean itsatsita zeukan sindikatua deituriko eraikina.
Udaletxe zaharra 1954an sute batek erre zuen eta 1962an leku berean berria eraiki zen, Muska kioskoa dagoen lekuan. Beheko solairuan eskolak zituen, ezker aldean neskak eta eskuman mutilak. Goiko solairuan eskumatara udaletxea bera eta ezkerretara udaleko idazkariaren etxebizitza zituen.
Gaur egun dugun udaletxea XX. mende amaieran Mendibarren frontoi aurrean eraiki zen, herriko plaza orain ezagutzen dugun erara berrantolatu zelako.
Berriatuan esaten da, tximiniarik izan ez duten hiru eraikinek, garai ezberdinetan, su hartu zutela: Eleizak, udaletxeak eta Argingoak.