Lekua: Arantzibia Torrea

Mota: Torrea
Data: 1370 ingurua
Azalpena:

"Erdi Aroan leku estrategikoa zen, bertatik Ondarroako portuko aktibitatea kontrolatzen baitzen: barne aldera joan-e…

Azalpena:

"Erdi Aroan leku estrategikoa zen, bertatik Ondarroako portuko aktibitatea kontrolatzen baitzen: barne aldera joan-etortzen ziren garraioak ibi honetatik derrigorrez pasa behar izaten ziren. Horregatik, leinu gerren garaian, Pedro Ortiz handikia (Arteagatarren leinukoa) lekuaz jabetu zen; 1370 inguruan dorrea eraiki zuen, eta bere inguruan familia bilduz, leinu-etxe bihurtu zuen. Errenta, pribilegio eta kargu publikoak bereganatuz Arantzibiatarrak inguruko familia indartsuena bihurtu ziren, leinu gerretan parte hartuz." (Wikipedia, 2024)

"1443 urtean ganboatarrak beratu egin eben torre hau. Halaz eta ia 17 metro daukaz oraindik luzeran. Torreak bere eskudoa dauka: "Signa Maiorum Aranzibae nobilium" (Antzinako Arantzibiatar martzalen ezaugarriak). Ba dira dioenak torre hau baino lehenago Ondarroako lurretan, Santa Ana lehen ermita eta orain baserria danaren inguruan eduki ebela beste torre zaharra . 1704 ezkero Peñaflorida kondea agertzen da bere jaube eta geroztik haren ondorengoak. Gaur, errenteru lez, Juan Espilla, emaztea eta hiru seme alaba bizi dira, nahiz eta honeitako bik kanpoan lan egin." (Zubikarai eta Fernandez, 1986)

Zubikaraik eta Fernandezek 1986an argitaratutako "Berriatua" liburuan, dorre hau Ziortzako Kolegiatako dokumentuetan agertzen dela jasotzen dute eta beste hainbat iturrietako informazioa ere jasotzen dute. Hemen pasarteak: 

"1619ko agiri bat dago. Bertan esaten danez, Arantzibia etxeak urtero lau kintal burdin totxo emon behar eutsazan Ziarrotzari, hango abadeak baimena emon eutselako Arantzibikoei, euren burdinolarako behar eben ura euren lurretatik zehar igaroteko."

"Torre hau XV. gizaldian beratua izan zan eta barriro jasoa, lehen baino motzago, baina bere harlanduzko hormak zainduta. Laukoitza da, eta bere ojiba erako gaikiak zainduta daukaz. Zerka bategaz inguratuta egon zan len. Arantzibiatarren leinua Arteagatarrengandik datorrena da, eta Cortazarretara aldatu zan gero. ( Manuel Basas. "Las Casas Torre de Vizcaya")".
---
"Moztuta geratzen da. Pedro Ortizek egin eban. 1443 urtean ganboatarrak beheratu eben. Gero barriztatua izan zan." (Historia Gral. de Bizcaya - Labayru, III-540)".
---
"1417.- Berriatuan Arantzibia eta Yarza familien arteko borroka egon zan. Adan de Yarzaneko Santxo eta Fernando hil ziran, Adan zaharraren semeak, bai eta Arantzibiako Martinen isileko seme bi be, eta beste hamabi gizon, zortzi Adanen aldeko eta lau Arantzibiatarrenak." (Historia Gral. de Bizcaya - Labayru, III-62).
--
"Lekeitio eta Ondarroa artean, 1417 urtean, gudaketa gogor bat egon zan, Arantzibia eta Yarzatarren artean, Mantxorako Inguratzea egin zanean hasarretu ziralako famili bi honeik. Gudaketa honetan Adan de Yarzaren seme Santxo eta Fernando hil ziran eta bere aldeko beste zortzi gizon, eta burrukako zelai berbetan hilotzik geratu ziran arerioareu aldeko beste sei lagun be, euren artean Arantzibiako Martinen isileko seme bi. Baina ez zen honetan amaitu.
1443.- Ganboaneko Martin, bi mila lagunegaz, Arantzibiako Pedroren aurka jagi zan. Itxuraz haren iloba bat Ondarroatik kanpora atara eben Arantzibiatarrak. Etz honek trintxerak egin eta 800 gizonekaz bere torre alboan jasotako hesi edo parapeto baten eskutatu ba zan be, arerioa ugariago zalako bere eskuetan jausi zan. Gainera arerioak lonbarda edo leherkari gailu bat be ba eukan eta beragaz Arantzibiako torreari su emotea lortu eban, eta hantxe hil zan bertako Pedro, bere aldeko beste hogeitamar gizonegaz. (Iturriza. Historia Gral. de Vizcaya - II-261).

Erabilitako iturriak/Ikus ere:
Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Objetuak