Lekua: Urepel iturria eta garbilekua

Mota: Ur hornidurako gunea
Data: Ez da agertu
Azalpena:

Urepel iturria eta garbilekua Erribera auzoan, Etxebarri baserriaren ondoan dago. Etxebarriko iturri edo garbileku b…

Azalpena:

Urepel iturria eta garbilekua Erribera auzoan, Etxebarri baserriaren ondoan dago. Etxebarriko iturri edo garbileku bezala ere ezagutzen da, eta Urepel Iturriak bere aurrean daukan lautada osoari ematen dio izena, Urepelanda. Bertako urak herriko ur sarera konektatuta daude.

Kalitate haundiko ur mineral emaria dauka. Iturri hau, beste baserri eta lur batzuekin batera, Oxangoititarren sailetan dago. Urepel deitzen da, ura epela ematen duelako. 

XX. mendean, Oxangoititarrek, egitasmo komertzialen bat egiteko asmoz, obra egin zuten, baina ez zuten proiektua burutu. Bi metroko sakoneran lurra kendu eta hormaz gogortu zen ur emari ingurua. Eraikin barruan bi putzu ditu. Ur emariak hiru-lau lekutan agertzen dira. Gaur egun ezin da barrura sartu, kanpoan baitago jendearentzako iturria.

Kanpoaldean garbileku ederra dauka, putzua eta latsarri bi ditu, uraren epeltasunaz aproposa dena neguan ere erabiltzeko. 

Ur bila jende asko joaten zen bertara, eta gaur egun, Urepel Plazan eta futbol zelaiko parkineko iturrietan, bietan, Urepeleko ura dago eskuragarri.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: