Lekua: Santurungo garbilekua

Mota: Ur hornidurako gunea
Data: Ez da agertu
Azalpena:

Santurungo edo Antoneneko garbilekua Erribera auzoan dago, aipaturiko etxe ondoan hain zuzen. Beste izen batzukin er…

Azalpena:

Santurungo edo Antoneneko garbilekua Erribera auzoan dago, aipaturiko etxe ondoan hain zuzen. Beste izen batzukin ere ezagutzen da: Etxenagusiko garbilekua edo Errementerixaneko garbilekua. 

Agian herriko garbileku landuenetarikoa da. 3,5x2,5m-ko azalera eta 2m-ko altuera dituen lubakia, latsarria (ikuzarria) eta garbillekuak putzu bi ditu. Putzuetariko batetik etxeko ganbarako biltegira bonboatzen zuten ura, 1958an herriko ur hornidura jarri artean. 

Gaur egun Urepel plaza dagoen lekuan astapotzua zegoen eta bertatik ura lurpeko kainoz edo harrizko ubide estaliz bideratzen zen garbigunera. Garbigunetik errekarako kainoa etxe parean zegoen eta etxeko ur hondakinak ere bideratzeko 1,70 metroko altuerako kanal bihurtzen da, barruan pertsona tente ibiltzeko modukoa, zubiazpian errekan agertzen denera arte.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak: