Lekua: Mizpileiko tunela

Mota: Ur hornidurako gunea
Data: XX. mende hasiera
Azalpena:

Mizpileiko tunela Ondarroa urez hornitzeko eraikitako tunela da. Madalena auzoan kokatzen da. Mizpileiko errekatik L…

Azalpena:

Mizpileiko tunela Ondarroa urez hornitzeko eraikitako tunela da. Madalena auzoan kokatzen da. Mizpileiko errekatik Larruskaingo maldara arteko tunela da, ura bideratu eta tarteko biltegitzat erabiltzen zena. Gaur egun ez da erabiltzen. 

Jose Andres Elordi Berriatuko alkate zena (Gazturu baserrikoa izatez) izan zen obra arduradunetariko bat. Alde bietatik hasi ziren tunela zulatzen, erdialdean bat egin arte. Mizpilei errekan bertan, tunela baino beherago, beste ur-hartune bat ere martxan dauka Ondarroak oraindik.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak