Lekua: Ugaitzeko agorrola
Mota: Ola; Burdinola
Data: Ez da agertu
Azalpena:
Ugaitzeko ola, agorrola edo euskal labe bat zen, hau da, uraren indarrarekin mugitutako hauspo barik funtzionatzen z…
Azalpena:
Ugaitzeko ola, agorrola edo euskal labe bat zen, hau da, uraren indarrarekin mugitutako hauspo barik funtzionatzen zuen ola. Madalena auzoan, Ugaitzen errekondoan, kokatuta dago eta inguruan karobi aztarna asko ditu.
Lurrean egindako metro bi eta erdiko diametroko zuloa zilindro zuzena da. Behean aro antzekoa dauka eta erdian zulo handiagoa dauka. Malda aprobetxaturik egindakoa da. Beheko aldean ataka dauka, haizea sartzeko eta egurra pilatzeko erabiltzen zena. Karobi arrunten itxura dauka.
2014an induskatu zen, burdin labea ote zen aztertzeko. Froga eginez gero, imana itsatsita geratzen da horman.