Lekua: Obekolako zeharrola
Mota: Lantegia
Data: Erdi aroa
Azalpena:
Obekola edo Okolako ola, ola hidraulikoa edo zeharrola zen, hau da, indar hidraulikoarekin funtzionatzen zuena. Mada…
Azalpena:
Obekola edo Okolako ola, ola hidraulikoa edo zeharrola zen, hau da, indar hidraulikoarekin funtzionatzen zuena. Madalena auzoan, Olalden, kokatuta dago, Artibai errekaren inguruan.
1745 urtean Peñafloridako Kondearena zen. Gaur egun, aztarnak geratzen dira. 1936ko gerra ostean burdina egiteko mineral faltan, ola aurrean, zubi ondoan pilatuta zeuden olako errauts hondakinak Bilbora eraman zituzten, Labe Garai modernoetan burdina gehiago ateratzeko asmoz.