Lekua: Andra Mari Gardotzako ermita

Mota: Eraikin erljiosoa
Data: Ez da agertu inon
Azalpena:

Andra Mari Gardotzako ermita, baseliza, Asterrika auzo barrenean dago dago, Arantzibia dorretik hurbil. Inguruko bas…

Azalpena:

Andra Mari Gardotzako ermita, baseliza, Asterrika auzo barrenean dago dago, Arantzibia dorretik hurbil. Inguruko baserriak eta Errenteriako (gaur egun Ondarroako auzoa) baserriak dira kofradipekoak. 11,80 x 9,40 m-ko zabalerako oina du, eta aldarea hegoaldeko aurpegian dauka.

Ate bi ditu, batak iparraldera ematen du eta besteak hegoaldera, erdi puntuko harlanduz egina. Hegoaldera, leiho bi ditu eta iparraldera kanoi-zulo bat.
Behea baldosa egosi eta harlanduzkoa dauka. 

Aldarea hiru arkuz osatutako bobedapean dago, erdikoa zabalena delarik.
Harmailan egurrezko aulki luzeak ditu eta atzealdean egurrezko koru dotorea.
Andra Mari, San Jose, Arantzazuko ama, Santa Teresa eta Karmengo amaren irudiak ditu.

Teilatua lau uretarakoa da. Lauki erdian bandarik banda doan frontal ederrean sostengatzen da gailurra.
Koru parean, teilatutik gora daukan ur biko txoritoki-aterpean kokatzen den kanpaiak inskripzio hau dakar:  "IHS   SANTA MARIA ORA PRONOBIS ANNO DE 1716 SIENDO MAIORDOMO MANUEL DE EGURROLA".

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Grabazioak