Lekua: Aita Kurutz ermita

Mota: Eraikin erljiosoa
Data: XIX. mende amaierakoa
Azalpena:

Aitakurutz edo Santa Kurutz ermita Erribera auzoan dago, Beheko kalean, Katetxearen ondoan. Zubia eraiki ondoren err…

Azalpena:

Aitakurutz edo Santa Kurutz ermita Erribera auzoan dago, Beheko kalean, Katetxearen ondoan. Zubia eraiki ondoren errepide berriari begira, bide ertzean, jasoa da, zubia egin aurretik errege bidea (erregebidea) atzealdetik pasatzen baitzen. XIX. mende amaierakoa da. 

9,70 x 7,70 m-ko oin laukizuzena du. Hormigoizko behea dauka, gaur egin baldosaz estalia. Aurrealdean arkupea dauka, eta albo bietan harrizko jarlekuak.
Aldarean, Jesus Gurutzatuaren  irudia dauka.

Teilatu sakapean zintzilik txilina dauka, elizkizuna hasi baino ordu erdi aurretik, ordu laurden aurretik eta hasten den orduan jotzeko ohitura dago. 
Arkupean egurrezko plaka bi zituen, bat latinez eta euskaraz eta bestea euskara hutsean: "FODERUNT MANUS MEAS ET PEDES MEOS  zulatu deustes neure eskuak eta oinak" eta "Ermitari sor jakon losiagatik, DEBEKATUTA dago EMEN iztea saku, lasto eta abar".

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Grabazioak