Lekua: San Lorentzo ermita

Mota: Eraikin erljiosoa
Data: Ez da agertu inon
Azalpena:

San Lorentzo ermita, San Lontzo ermita edo Asterrikako ermita, izen bereko auzoan dago, Goimendi magalean itsasoari …

Azalpena:

San Lorentzo ermita, San Lontzo ermita edo Asterrikako ermita, izen bereko auzoan dago, Goimendi magalean itsasoari begira, Serotetxe baserriaren ondoan. Ondarroako hiribildua sortuz geroztik Ondarroako parrokiaren menpe geratu zen.

16,55x14 m-ko oin laukizuzena dauka. Harlanduzko kantoi harriak ditu eta hiru uretarako teilatua. Hegoaldeko fatxadan, koru parean begi bateko kanpai-horma dauka harrizko gurutzeak burutzen duelarik. Kanpaia 1737koa da eta Martin de Aldaoleak emana bertan jartzen duen inskripzioaren arabera: "San Lorenzo MDCCXXXVII Martin de Aldaolea".

Barruan egurrezko egitura ederra ikusten da, korua atzealdean mendebaldeko sarrerako ate buruan aurkitzen da
Ate bi ditu, iparraldekoa eta mendebaldekoa, eta mendebaldean arkupea eta bere zola ditu, harrizko galtzada. Altara inguruan, San Lorentzo, Edurretako Ama, Jesusen Bihotza, Sortzez Garbia, San Jeronimo eta Kalbarioko irudiak ditu.
Inguruko baserri batzuk dira bere kofradekoak.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Grabazioak