Lekua: San Antolin ermita

Mota: Eraikin erljiosoa
Data: Ez da agertu inon
Azalpena:

San Antolin, Mereludi edo Milloiko ermita. 10,10 x 9,69 m-ko oin laukizuzena daukan eraikina da, teilatua lau uretar…

Azalpena:

San Antolin, Mereludi edo Milloiko ermita. 10,10 x 9,69 m-ko oin laukizuzena daukan eraikina da, teilatua lau uretara daukana. Hegoaldeko horman, burdinazko gurutze batez errematatutako begi bateko kanpai-horma dauka.
Kanpaiak inskripzio hau dauka goiko aldean:  "ORA PRONOVIS ANNO 1716". Eta beheko aldean "SAN VICENTE DE CATEGE LECOIA", Lekoia baserrikoek emandakoa dela adieraziz.

Iparraldeko fatxadan, gaur egun sarreratzat erabiltzen den ateburuaireko atea dauka. Mendebaldera, ate bat eta leiho bi ditu, elizpera ematen dutenak. Hegoaldean, itxita dagoen hirugarren ate bat dago eta baita leiho bat eta bao bat. Egurrezko korua dauka.

San Antolin zaharraren, San Antolinen, San Anton Abaden, Santo Domingoren eta San Vicenteren irudiak daude. XIX. mendera arte San Vicente izenez ezagutzen zen. 
Mereludi edo Milloi auzoari Barkera ere deitzen zaio oraindik.

Argazkiak

Grabazioak