Lekua: Santa Kurutz ermita

Mota: Eraikin erljiosoa
Data: Ez da agertu
Azalpena:

Santa Kurutz ermita, Madalena auzoan, Burgo baserria kokatzen den tontorrean dago, Ondarroaren gainean itsasora begi…

Azalpena:

Santa Kurutz ermita, Madalena auzoan, Burgo baserria kokatzen den tontorrean dago, Ondarroaren gainean itsasora begira. Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugan bertan dago. Ondarroako elizbarrutikoa da, eta ez dauka kofradiarik. Garai batean Ondarroatik bertara zegoen gurutze-bidea. 

13 x 7,25 m-ko zabalerako oina du, aldarea ekialdean dago, sarrera hegoaldean eta sarrerako horman bertan dauka begi bateko kanpai horma. Bertako kanpaiak 1839 data dakar, eta 1936ko gerra garaiko bala zulo bat agerian du. Teilatua ur bitara dauka. San Antolin, Santa Luzia eta Gurutzea dira aldareko irudiak. 

Arrantzaleak urruneko uretara joaten zirenean arrantzan, Ondarroako andrak prozezioan kandelekin joaten ziren ermitara, babesa eta laguntza eskatzera. Ermitak arrantzarekin duen loturaren adierazle da horman jarrita dagoen isasontzi bat.

Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Grabazioak