Lekua: Ikaran korta
Mota: Korta
Data: Erdi Aroa baino lehenagokoa
Azalpena:
Ikaran korta, Ikan ere deitua, Mereludi auzoan dago. Berriatuako Ikaran Ezkerra eta Amorotoko Ikaran Errota ar…
Azalpena:
Ikaran korta, Ikan ere deitua, Mereludi auzoan dago. Berriatuako Ikaran Ezkerra eta Amorotoko Ikaran Errota artean pasatzen den Laminerreka inguruan. Berriatua eta Amoroto arteko muga da eta inguru horretan dago haustarria. Udako korta da, 21-22 hektareatakoa baita. Korta laurden Amorotoko lurretan dago. Otsandola baserria ere bere barruan hartzen du.
"Biribilak mendietan" erakusketaren katalogoan Ikaran kortaren ("Icarambarria" deritzo) 1623ko planoa ikusi daiteke, Ziortzako Kolegiatako 1100 urte inguruko idatzietatik ateratakoa.
Erabilitako iturriak/Ikus ere: