Lekua: Goikolau koba

Mota: Kobazuloa
Azalpena:

Goikolau haitzuloa Gazteluko Atxa mendiaren hego-mendebaldeko hegalean dago, Lea eta Artibai haranen artean. Haitzul…

Azalpena:

Goikolau haitzuloa Gazteluko Atxa mendiaren hego-mendebaldeko hegalean dago, Lea eta Artibai haranen artean. Haitzuloa burdin hesi batekin itxita dago eta 66,7 metroko luzera du lerro zuzenean. Barrualdetik erraz igarotzen da, nahiz eta amaierako galeria nabarmen estutu.

Aztarnategi arkeologikoa Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1935ean, eta indusketak hiru fase izan ditu, hainbat ikertzailerekin: 
a) lehena, 1962an, Jose Migel Barandiaranek aurkitu zituen grabatu parietalak; 
b) bigarrena, 1980-81 eta 1988 artean, barnealdeko hilobietan lan egin zuen C. Basasek; 
c) eta azkena, 2016 eta 2017 artean, J.C. López Quintanak eta C. González Sainzek egin zituzten indusketa lanak.

Zer informazio ematen digu Goikolauk historiaurreko giza taldeei buruz?

1) Goikolauko atarian Paleolitoaren amaieran noizbehinkako giza bizipenen gertaera batzuk egiaztatzen dira, 14500 eta 12000 urte orainaldiaren aurretik (o.a.), eta Neolitoan, 6500 eta 5000 urte (o.a.) bitartean.

2) Barruko galeriak hildakoak lurperatzeko erabili ziren duela 4400 urte (o.a.) inguru. Ehortzitako 15 pertsonen arteko batek, Zamoratik ekarritako 157 varicita (variscita fosfatoa) alerekin egindako lepoko bat zeraman. Ohiz kanpoko lepokoa da, ziurrenik garrantzitsua izan zen pertsona batena.

3) Ikerketaren azken fasean, Goikolauren grabatu gehienetarako kronologia paleolitikoa proposatzen da.

Wikipedian:
Ikusi ere:

Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Argitalpenak

Dokumentuak

Objetuak