Lekua: Atxurrako koba
Atxurra haitzuloa Gazteluko Atxa mendiaren hego-mendebaldeko magalean dago, Zulueta ibaitik 40 bat metrora. Haitzulo…
Atxurra haitzuloa Gazteluko Atxa mendiaren hego-mendebaldeko magalean dago, Zulueta ibaitik 40 bat metrora. Haitzulorako sarbidea burdin hesiz itxita dago, eta horren atzean aztarnategi arkeologikoa dago. Hortik, eta pasabide txiki baten bidez, Armiña haitzulotik datorren galeria zabalago batekin lotzen da, Laminak sistemaren barruan, 4 kilometro baino gehiagoko galeriekin.
Atxurrako aztarnategi arkeologikoa J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1929an, eta T. Aranzadirekin batera induskatu zuten 1934-1935 bitartean, Solutrensetik Kalikotiko-Brontze aroraino doan sekuentzia zehaztuz. 2014 eta 2015 urteen artean arkeologia-indusketaren fase berri bati ekin zitzaion, Diego Garate arkeologoak zuzenduta. Lan horietatik abiatuta, Atxurrako lehen giza okupazioa Gravetienseraino aurreratzen da, Madelein aldiko maila desberinak bereiztuz, eta goian, Neolito-Kalkolito aroko nibela.
Hala ere, Atxurrari balio historiko handiena ematen dion kontua, 2015an aurkitu eta 2016-19 eta 2021 bitartean aztertu ziren Madelein aldiko grabatu eta pintura multzo garrantzitsu baten presentzia da. Euskadin unitate grafiko gehien dituen horma-multzoa da, 2019an 258 irudikapen zenbatu ziren. Gainera, labar artea kokatzen den tokietan ukitu gabeko lurzoruak egoteak Madelein aldiko mundu sinbolikoa aztertzeko aukera handia eskaintzen du.