Goikolauko lepokoa
157 variscita alerekin egindako lepokoa
Goikolau kobako nekropolian aurkitutako ostilamenduan aurkitutako lepokoa da, aurkikuntza ikusgarria. Duela 4400 urt…
Goikolau kobako nekropolian aurkitutako ostilamenduan aurkitutako lepokoa da, aurkikuntza ikusgarria. Duela 4400 urte Zamorako Palazuelo de las Cuevaseko meatze-ustiategi batzuetatik iritsi zen variscita aleekin egindakoa da, kolore berdeko aluminiozko fosfatoa. Meategi hauek Goikolau kobatik 340 kilometroetara zeuden.
Kantauri aldean egindako berebiziko garrantzia duen arkikuntza da, 157 variscita ale biltzen baititu. Alderatze-datu gisa, variscitarekin egindako apaingarriak dituzten Avila, Salamanca, Segovia, Valladolid eta Zamorako probintzietako 30 aztarnategi arkeologikoetatik hiruk baino ez dituzte 50 variscita ale baino gehiago.
Goikolau lepokoa Bizkaiko Arkeologia Museoan dago erakusgai, erakusketa iraunkorrean.
Bisitatu: Bizkaiko Arkeologia Museoa