Laminak II zintzilikaria
Hezurrezko plaka
Laminak II koban baimenik gabe egindako indusketetako piezetako bat da eta figuratiboa ez den arte mugikorreko ale i…
Laminak II koban baimenik gabe egindako indusketetako piezetako bat da eta figuratiboa ez den arte mugikorreko ale interesgarria da.
Hezurrezko plaka bat da, zulatua eta puntuekin apaindua, zaldi-eskapula zati batekin egina (Equus caballus). Plaka ia trapezoidala da, 4,8 cm luze, 4,5 cm zabal eta 0,03 cm lodi. Hiru alde kurbatu ditu eta bat zuzena (goikoa), hiru zulo zirkularrekin, bat goiko aldean eta beste biak oinarriaren muturretan. Bere artean gutxi gorabehera paraleloak diren lau lerrotan ordenatutako puntilatu batez apainduta dago, zirkuluerdi ia zentrokideak osatuz. Guztira 93 puntu zenbatzen ditu, 15, 20, 27 eta 21eko lau serietan banatuta, hurrenez hurren.
Bere interpretazioari dagokionez, antzinako ilargi-egutegi gisa proposatu da, baina hipotesi honek ez du oinarri zientifiko sendorik. Arte mugikorraren (eramangarria) esanahiak oso anitzak izan daitezke, eta dekorazio-funtzioa izan dezake soilik, edo paleolitoko ehiztari-biltzaile taldeen eremu sinbolikoarekin erlazionatu daitezkeen beste esanahi batzuk.
Goikolau lepokoa Bizkaiko Arkeologia Museoan dago erakusgai, erakusketa iraunkorrean.
Bisitatu: Bizkaiko Arkeologia Museoa