Pertsona: Aranbarri Garate, Jesus
Jesus Aranbarri Garate (Bilbo, 1902 - Madril, 1961). Bilboko Bidebarrieta kalean jaioa 1902 urtean. Aita, Maurizio, …
Jesus Aranbarri Garate (Bilbo, 1902 - Madril, 1961). Bilboko Bidebarrieta kalean jaioa 1902 urtean. Aita, Maurizio, Begoñakoa, enkuadernadorea eta musikazalea zen, eta ama, Antoni, Berriatuko alaba, Muniosolo baserrian jaioa. Ostatu-etxe bat baino gehiago izan zituzten Bilboko Zazpi Kaleetan. Jesusi ez zitzaion ikastea gustatzen baina pianojole bikaina zen, eta familiaren iritziaren aurka, beka bat lortu zuen Suitzan zuzendaritza ikasketak egiteko.
1930ean Bilboko Bandaren zuzendari izendatu zuten eta handik bi urtetara Josefina Roda, Sociedad Coraleko arpa-jole eta bakarlariarekin ezkondu zen. Alaba bat izan zuten 1934an, Maria Angeles zeritzona. Bikoteak oso gustuko zuen oporrak Berriatuan pasatzea, lasaitasunean eta senitartean.
Berak sortu zuen Bilboko Orkesta Sinfonikoa eta baita zuzendu ere. 1950an Madrilgo bandako ardura hartzea eskaini zioten eta han aritu zen bere heriotzaren ordura arte, Retiro parkean zuzentzen ari zenean bihotzekoak emanda zendu zelako 1961ean. Bere gorpuzkinak Derioko kanposantuan diraute.
Bere garaiko beste musikari batzuekin harreman estua izan zuen, halanola, Guridi eta Falla. Bere lan ezagunenak hauexek dira: "Ocho canciones vascas", "Aiko Maiko" baleta, eta "Viento del Sur" zarzuela, beste askoren artean.
Bere argazkiaren iturria: Detalle del re…
Bere argazkiaren iturria: Detalle del retrato de Jesús Arambarri y Gárate por Rafael Infantes, ca. 1960. BSM-V0175. CC Biblioteca Digital de la Memoria de Madrid