Pertsona: Sagarna, Jose

Izen-abizenak: Sagarna Uriarte, Jose

Jaiotza-data: 1911-11-14
Jaiotza-lekua: Zeanuri > Arratia > Bizkaia
Heriotza-data: 1936-10-20
Heriotza-lekua: Markina-Xemein > Lea-Artibai > Bizkaia

Oharrak:

Jose Sagarna Uriarte (Zeanuri, Bizkaia, 1911eko azaroaren 14a – Larruskain, Markina-Xemein, 1936eko azaroaren …

Oharrak:

Jose Sagarna Uriarte (Zeanuri, Bizkaia, 1911eko azaroaren 14a – Larruskain, Markina-Xemein, 1936eko azaroaren 20a).
 
1935eko ekainean apaiz ikasketak bukatu eta Amalloko San Ignazio elizako apaiz izendatu zuten. Larruskain Errota baserrian jarri zen bizitzen. Altzibararetxuluaga jaunaren nahiari, bere iloba sakristau lanetan berriro jartzea, ezetz esan zion.

1936eko ekainean, Gasteizko gotzaintzaren aginduz, Berriatuko parrokiara joan zen. Gerra zibila handik gutxira hasi eta Aita Jose, Frantziara joateko asmoak alde batera utziz, berriz Amallora bueltatu zen.

Euskaltzalea zen, baina ez militantea. Manipulazio eta bengantza garaia zen. “Euzkadi” egunkarian abertzale militante bezala aurkeztu zuten. Azaroaren 19an, meza ostean, militar frankistek atxilotuta, Molina komandantea aurrean zela, Amulategi baserrira eraman zuten.  Mandiola Goiko aginte postuan galdeketa egin zioten. Biharamunean, kolpisten kaperauarekin konfesatu eta Larruskaingo elizara begira (hura baitzen bere nahia), Amulategi baserri ondoko zelaian fusilatu egin zuten. 

Amulategi baserrikoek, fusilatutako tokian, gurutze xume bat jarri eta zaindu zuten Markinako Udalak gaur egun dagoen harrizkoa ipini arte.

Ikusi ere:
Erlazionatutakoak:

Argitalpenak