Pertsona: Atxurra, Bizenta "Daniela de San Bernabé"
Bizenta Atxurra Gojenola (Berriatua, 1890 – Bartzelona, 1936) 1890eko apirilaren 4an, Bizkaiko Markina-Xemeing…
Bizenta Atxurra Gojenola (Berriatua, 1890 – Bartzelona, 1936) 1890eko apirilaren 4an, Bizkaiko Markina-Xemeingo Torremintxu baserrian jaio zen, elizaz Berriatua den baserrian. Juan Bautista eta Petraren alaba, zazpi anai-arrebetatik seigarrena izan zen.
20 urterekin Karmeldar Misiolarien bizitza erlijiosoa aukeratu zuen. Gracia-Bartzelonako nobiziatuan sartu zen 1915ean. Bere erlijio-lanbidea 1916an hasi zen eta betirako botoak 1921ean. Daniela de San Bernabé legez izendatu zuten monja egin zenean.
Bere bizitzako lana, bereziki behartsuei laguntzea izan zen: itsuak, buruko gaixotasunak zituztenak eta etxerik-etxeko gaixoak. Lagun izandakoak oso umoretsua, alaia, umila, borondate haundikoa, sakrifikatua eta langilea zela gogoratzen dute.
1936eko uztailaren 31ean La Rabassadan (Bartzelona), errepublikazaleak fusilatu zuten 46 urte zituelarik. Gerra Zibilean hil zen lehen berriatuarra da herriaren memorian.
2007ko urriaren 28an, Erroman, beatifikatua izan zen. Urte bereko azaroaren 1ean, Berriatuko San Pedro parrokian, herritarrek eta bere ordenako Donostiako eta Gasteizeko mojak Meza Nagusian elizkizun-omenaldia eskaini zioten. Bizentaren argazki-irudia ere bedeinkatua izan zen.