Pertsona: Ibarra, Gregorio "Perulero"

Izen-abizenak: Ybarra, Gregorio de

Jaiotza-data: 1670 ingurua
Heriotza-data: 1737
Heriotza-lekua: Panama

Azalpena:

Gregorio Ibarra (Berriatua, 1670 ingurua - Panama, 1737), Lekoia Beko Mari Ruizen semea, Diego Ruiz de Ibarraren sas…

Azalpena:

Gregorio Ibarra (Berriatua, 1670 ingurua - Panama, 1737), Lekoia Beko Mari Ruizen semea, Diego Ruiz de Ibarraren sasiko semea zen. Ahizpa-orde bat zuen aitaren partetik, Elena.

Lekoia Bekoan amak hazi zuen. Amaren neba zen Lekoiako jaubea, eta honek ezkontzea erabaki zuenean, Lekoiako ondasunik ez zuela jasoko konturatu zen. Sasiko semea izanik, Ibarratarren ondasunik ere ezin zuen jaso. Aita biologikoak animatuta, 13 urterekin mando baten gainean, Sevillara joan zen.

Atlantikoa zeharkatuta Panamara heldu zen. Perun dirua egiten zela entzunda zuen eta bertara heltzea zuen helburu.

Hamalau urterekin Espainiako armadan izena eman zuen. Hainbat gudarostetan hartu zuen parte, ezpata  erabiliaz hamaika indiar erailez. Kapitain galoiak lortu zituen.

Peruko Audientziak Potosi mendiko kontsezioa berari ematea lortu zuen. Zer eta Potosi, Peruko (oraingo Boliviako) zilar mehatzik emankorrena izango zena. Guztiz aberats egin zen. 

Santo Domingoko Bizkonde titulua lortu zuen 1690. urtean

Berak sortzen dituen zilarrezko txanpon-diruek zuten moduko kalitaterik Europan ez da ezagutzen. Europan, txanpon horiei Peruleroak deitzen diete. Eta berari, “Perulero Handia”.
 
Creola batekin ezkondu zen. Semeak izan zituen, eta Alvaro, bertan jaio zen lehen perutarra da. Alvaro, Peruko erregeorde edo "Virrey" izatera heldu zen. 

Bitartean, Berriatuan Lekoia Bekoa baserria erosi zion osabari.

Gregorio de Ibarrak sei aldiz egin zuen Sevillarako joan etorria. Azken bidaian hil zen, 1737an Panamara bueltan zihoala.

Oharrak:

Biografia osatzeko, Alberto Santanak Berriatuan 2014ko urriaren 18an, Europako Jardunaldien barruan emandako hitzald…

Oharrak:

Biografia osatzeko, Alberto Santanak Berriatuan 2014ko urriaren 18an, Europako Jardunaldien barruan emandako hitzaldia erabili da: "El gran legado peruano de Gregorio Ibarra".

Ikusi ere:
Lekuak: Potosi
Erlazionatutako pertsonak: Ibarra, Domingo
Erlazionatutakoak:

Argitalpenak

Grabazioak