Pertsona: Bilbao, Kepa "Aita Kepa"

Izen-abizenak: Bilbao Laka, Kepa

Jaiotza-data: 1934-03-06
Jaiotza-lekua: Berriatua > Lea-Artibai > Bizkaia
Heriotza-data: 2019
Heriotza-lekua: Viña del Mar > Valparaíso > Txile

Azalpena:

Kepa Bilbao Laca, Petra Laca eta Jose Maria Bilbaoren semea, 1934. Urteko martxoaren 6an jaio zen Berriatuko Bastalo…

Azalpena:

Kepa Bilbao Laca, Petra Laca eta Jose Maria Bilbaoren semea, 1934. Urteko martxoaren 6an jaio zen Berriatuko Bastalotza Baserrian.

Gaztaroa Berriatuan pasatu ostean Larreako karmeldarren konbentuan burutu zituen bere lehen ikasketak, eta 1963ko uztailaren 15an izendatu zuten apaiz Bilboko aita jesuitek.

1963ko uztailaren 16an, Karmen egunean, eman zuen bere lehen meza Bilboko Kalmendarren konbentuan.

Apaiz egin bezain laster bidali zuten ameriketara, hasiera baten Perura, baina 1965. Urtean Txilera lekualdatu zen eta han igaro zuen bere bizia.

Txilen besteak beste, Valparaiso, San Fernando, Viña del Mar eta Quillotan egon izan da. Bere ibilbidean ezagun egin du komunitatea batzeko eta aktibatzeko izan duen abileziak eta aldi berean eraikuntzarako izan duen bertuteak, bere esanetan bere aita eraikitzailearengandik zetorkion grina.

Kepa Bilbao Lacaren lanean aipagarriena, hezkuntzarako izan duen bokazioa eta egin duen lana da. 

1987an Fundacion del Colegio Rebeca Fernandez-en 15 ikaslerekin hasi eta gaur egun 500 ikasletik gora ditu.

Honez gain beste bi ikastetxe sortu zituen, Colegio Josefina Magasich 1991an 60 ikaslerekin hasi eta gaur egun 220 ikasle dituena eta Colegio Juanita Fernandez, 2001. Urtean 300 ikaslerekin hasi eta gaur egun 1050 ikasle dituena.

Gaur egun Aita Keparen fundazioak 1800 ikasle inguru ditu bere 3 ikastetxeetan. 

Ikusi ere:
Erlazionatutakoak:

Argazkiak

Argitalpenak

Dokumentuak