Taldea: Andra Mari Gardotzako Kofradia
Mota: Kofradia
Egoera: Aktibo
Azalpena:
Andra Mari Gardotzako Kofradia Ondarroarako errepide alboan kokatuta dagoen ermitaren inguruan sortutako kofradia da…
Azalpena:
Andra Mari Gardotzako Kofradia Ondarroarako errepide alboan kokatuta dagoen ermitaren inguruan sortutako kofradia da. Ez daukagu sorrerako data zehatzik baina 80 kofrade inguru omen ziren. Gaur egun gutxiago dira, 39. Errenteria auzo guztia hartzen du eta Ondarroako etxe batzuk ere bai.
Bertako eguna irailaren 8a da, Arrateko Amaren egunarekin batera. Garai batean kofradia honek jai eta erromeria ederrak antolatzen zituen errepidearen beste aldean. Taberna ere jartzen zuten toldo eta guzti, auzoko etxe batekoak (Askartzegi) tabernariak zirelako ofizioz. Bertan egiten zituzten hain zuzen auzo batzarrak eta maiordomo aldaketak.