Taldea: Mereludiko Kofradia
Mota: Kofradia
Egoera: Aktibo
Azalpena:
Mereludiko Kofradiako sorrerako dokumentuak erre egin ziren. Kontserbatzen den kontu liburua 1900ekoa da baina segur…
Azalpena:
Mereludiko Kofradiako sorrerako dokumentuak erre egin ziren. Kontserbatzen den kontu liburua 1900ekoa da baina seguraski aurretik ere martxan egongo zen, San Antolingo ermita Berriatuko lehenengo parrokia delako. XVIII. mendera arte San Bizente izan zen.
Ermitaren alboan dagoen batzar gelan biltzen ziren kofradeak eta bertan hartzen zituzten erabakiak. Batzar gela hau Bizkaiko Ondarearen parte da. 1977an kofradia honek ermitaren eraberritze lanak ere burutu zituen.
Irailaren 2an ospatzen dute bertako eguna. Gaur egun 18 etxek osatzen dute kofradia.